XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibide gisa, hona hemen marea gorriak, muskuilu kontsumitzen eta lantzen dituztenen artean asaldapena sortarazi zuena.

Delako mareak, alga mikroskopiko bati esker (Dinoflagelado) sortzen dira, normalean Gonyaulax izenekoa, eta batez ere, berauek ugaltzeko ematen diren zirkunstantzi bereziek bat egiten dutenean, itsas lasai eta epela, elikagarri aportazio haundia, esate baterako, guzti honek, esponentzialki ugal daitezen eragiten duelarik.

Organismo hauek bere baitan daukaten toxina, animalia filtratzailengan pilatzen da, eta geroago ematen den irensketak, goragalea, paralisisa eta baita heriotzea ere probokatzen du.

Gaisotasun hau, sarkotoxismo izenaz ezagutzen da.

Agian, gizakiak moluskuak elikadur bide bat zitekeela deskubritu zuenean, berauen maskorrak, apaingarri, zernahitarako baliagarri edota janzkera gisa erabiltzeko gai izan zitezkeela ohartu zen.

Historiaurreko meatokietan, maskorrekin zerikusia duten puska ugari ageri dira: Orratzak, eraztunak, belarritakoa, karraskailuak, etabar, orokorrean, Oliba, Strobus, Cypraea, Haliotis, Glycymeris, Trivia, eta antzeko generoekin harremanaturik daudenak.

Baina janzkerari dagokionez, moluskuek izan duten protagonismoa hiru murizidorengandik ateratzen den Tiro-ko purpurari zor diote: Murex trunculus, M. brandaris eta Thais (Purpura) haenastoma.

Aipatutako animalia hauek badute 6,6 dibromoindigoan oso aberatsa den isurki purpureoa botatzen duen uzki-guruin bat.

Tiro-ko biztanleek, eta erromatarrek gero, masa biguna mastrakatuz ehotzen zituzten moluskuak, gelditzen zen isurgaiari ura eta berakibelarra eransten zioten, kontzentratu arte lurrintzen utziaz, gero tinte gisa erabiltzeko.

Produktu honen gramo bat t`erdi lortzeko 12.000 molusku ehotu behar zen eta metodoaren garestitasuna bera zen, zeta purpura senatore eta enperadoreak hasieran eta gero eliz-jerarkiaren kardinalek soilik erabil zezatenaren arrazoia.

Badirudi murizido hauen erabilera XVIIIgarren mendean oraindik zutik zirauela.

Ejipton sortu zen janzkera mota bat, Pinna nobilis-aren biso luzea eta zetatsuaren erabilera, eskunarruak, galtzerdiak, etabar ehuntzeko.